2013an jaiotako umeek katekesian izen emateko aukera izango dute datozen egunetan

Baleike 2019ko eka. 3a, 15:40

Horretarako apaiz etxera joan behar da 18:00etatik 19:00etara. 

2019/2020 ikasturteari begira jarri da jadanik Zumaiako elizbarrutia. Hala, datorren urtean katekesira joan nahi duten 2013an Zumaian jaiotako umeek izen emateko aukera izango dute datozen egunetan. Horretarako, apaiz etxeko bulegora joan beharko dute egun hauetako batean: 4, 7, 11 edo14. Bulegoa 18:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Era berean, 2004, 2005 eta 2007an jaiotako gazteentzat sendotzarako deialdia ere zabalik dagoela gogoratu dute. Horiek ere izen emateko egun eta ordu berdinak izango dituzte.