'La linea invisible' telesaila ari dira grabatzen Itzurunen

Baleike 2019ko eka. 3a, 12:34

Mariano Barrosok zuzentzen duen telesaila Movistar+ katean emango dute (estreinaldiaren data zehatzik ez dute oraindik). ETAren sorreran eta talde armatuak egin zuen lehen erailketan kokatzen da.

Mariano Barrosok Movistar+ katearentzat egiten duen bigarren telesaila da La línea invisible. Barrosorekin batera Michel Gaztambidek eta Alejandro Hernándezek idatzi dute telesailaren gidoia, eta Sentido Films eta Corte y Confección Películas ekoiztetxeekin batera ari dira grabatzen. 

ETAren sorrera eta Jose Antonio Pardines guardia zibilaren hilketa du oinarriak telesailak. Guztira 45 minutuko sei kapituluk osatzen dute eta jakin dugunez, abuztura arte egongo dira grabaketa lanetan. Zumaian gaur bakarrik grabatuko dute, eta hain zuzen, arratsaldera arte izango dira Itzurunen. “Gaur bertan 50 pertsona inguru gaude lanean, eta grabaketa egunaren arabera, gehiago edo gutxiago izan gaitezke”, kontatu dute.

Euskal Herriko hainbat tokitan grabatuko dituzte eszenak. Hala nola, Bidanian, Donostian... Besteak beste, hauek dira telesaileko protagonistak: Alex Monner, Antonio de la Torre, Anna Castillo, Asier Etxeandia, Patrick Criado, Patricia López Arnáiz, Enric Auquer, Pablo Derqui eta Ramón Barea.