'Entre dos aguas' filma emango dute aste honetako zine forum saioan

Baleike 2019ko eka. 3a, 11:14

Isaki Lacuesta zuzendariaren film espainiarra botako dute. Aita Mariko zine aretoan izango da emanaldia, ostegunean, 22:00etan.

Zuzendaria: Isaki Lacuesta. Aktoreak: Israel Gomez Romero, Francisco Jose Gomez Romero, Rocio Rendon. Iraupena: 136 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea:Espainia.

Isra eta Cheito anaiak dira, eta oso bide ezberdinak jarraitu dituzte bizitzan. Isra kartzelatik ateratzen denean, Cheito itsas armadan eginiko misio luze batetik itzuliko da. Biak San Fernando uhartean elkartuko dira, jaioterrian. Aitaren heriotza gogoratuko dute han.