Jokin Gijarrok 72. postuan amaitu du Zegama-Aizkorri mendi lasterketa

Baleike 2019ko eka. 2a, 19:48
Argazkia: Goierriko Hitza.

Zumaiarrak lau ordu eta 51 minutu behar izan ditu ibilbidea osatzeko.

500 korrikalari eta zale ugari gerturatu dira gaur Zegama-Aizkorri mendi lasterketara. Bertan izan da Jokin Gijarro zumaiarra ere: bi ordu eta 45 minutuan heldu da Aizkorrira. Erritmoari lasterketaren amaierara arte eutsi dio Gijarrok; hain zuzen ere, lau ordu eta 51 minuturen buruan iritsi da helmugara.