Bihar zabalduko dute udako kirol ikastaroetan izena emateko epea

Baleike 2019ko eka. 2a, 16:00

Herriko kirol elkarteekin elkarlanean, kirol eskaintza zabala osatu dute uda sasoirako. 

Aerobic, zumba, pilates, cycling, igeriketa edo patin ikastaroak emango dituzte kiroldegian. Tenisa, multikirola eta patin ikastaroa ere eskainiko dituzte, haurrentzat. 

Kirol elkarteekin elkarlanean, arraunketa, piraguismoa, mendiko bizikleta, surf eta bodyboard ikastaroak ere antolatu dituzte. 

Ikastaro guztiek 15 eguneko iraupena izango dute. Astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte, goizez zein arratsaldez. Adin guztietarako zumaiarrak hartu dezakete parte, kiroldegiko bazkide direnek eta baita ez direnek ere. Kiroldegian eman behar da izena, eta surf edo bodyboard ikastaroen kasuan, 638 675 558 telefono zenbakira deitu beharko da.