Grabaketa lanak egingo dituzte bihar Itzurun hondartzan

Baleike 2019ko eka. 2a, 12:00

'Sentido films' ekoiztetxea Zumaian izango da bihar, grabaketa lanak egiten. 

7:00etatik 21:00etara bitartean, grabaketa lanak izango dira bihar Itzurun hondartzan. Hori dela eta, hondartza inguruko aparkalekuak ez dira erabilgarri izango. Hondartzako San Telmo eremua ere itxi egingo dute grabaketek iraun bitartean. Hala ere, hondartza erabilgarri egongo dela jakinarazi dute Udaletik.