Omenaldi hunkigarria jaso du Jose Manuel Agirre 'Endañeta'-k

Baleike 2019ko eka. 1a, 21:02

Harri-jasotzailea omentzeko, herri kirol jaialdia izan da Odietan, 20 urterekin bere lehenengo apustua egin zuen leku berean. Hamar aizkolarik, hemeretzi harri-jasotzailek eta bi bertsolarik hartu dute parte.

Garaian egiten ziren herri jaialdien antzera, plazan eta kirolaren bueltan omendu dute Endañeta harri-jasotzailea.

Aurreskua eskaini diote lehendabizi, eta lore-sorta zein txapelak jaso ondoren eman diote hasiera festari. Herritar ugari gerturatu da Odietara, jaiaz gozatzera.  

Aizkolari eta harri-jasotzaileez gain, bertan izan dira trikitilariak eta Sebastian Lizaso eta Millan Telleria bertsolariak.