Galarraga eta Agirre txapeldun, Euskadiko zesta-punta txapelketan

Baleike 2019ko eka. 1a, 18:00

Gipuzkoakoan lehenengo postuan sailkatu ondoren, Euskadiko txapelketa jokatu dute Sopelan. 

Euskadiko zesta-punta txapelketak jokatu dira gaur Sopelan. Bertan izan dira Ekaitz Galarraga eta Gonzalo Agirre zumaiarrak, infantil mailan lehiatzen. Arabako eta Bizkaiako aurkariak izan dituzte, eta lehenengo postuan sailkatu da bikotea.