Kimetz Etxabe zazpigarren sailkatu da txirrindularitzako Zumaia Sarian

Baleike 2019ko eka. 1a, 17:00

Zumaiako Txirrindularitza Elkarteak antolatutako proba jokatu da gaur goizean. Bertan izan dira Viveros San Antongo txirrindulariak, eta maila ona erakutsi dute guztiek.

Haritz Sein, Aimar Erostarbe eta Eder Moreno izan dira, hurrenez hurren, helmugara iristen bizkorrenak. Ordubete ta 29 minuturen bueltan amaitu dute hirurek. 

Viveros San Antongo txirrindularien artean, Kimetz Etxabe izan da helmuga zeharkatzen lehena. Hain justu, zazpigarren postuan sailkatu da. 15 segundu beranduago heldu da Ander Altuna, hamalaugarren. Ibilbidea 16. amaitu du Enaitz Garaiek, eta 23. Aitor Agirrek. Aritz Eizgirre, aldiz, 94. postuan sailkatu da; ordubete eta 31 minutuko denbora eginda. 

Taldekako sailkapenean hirugarren postuan da Viveros San Anton, Ulma eta Punta Galea taldeen atzetik.