Argitara eman dute Jose Manuel Agirre 'Endañeta'-ren kirol ibilbidea jasotzen duen liburua

Aurkezpenean izan dira Joseba Urretabizkaia argazkilaria, Alvaro Bermejo idazlea, Oier Korta alkatea, Jose Ignacio harri-jasotzailea eta Jose Angel Sarasola aurkezlea, eguneko protagonista nagusiarekin batera. Beheko Plaza abesbatzak girotu du aurkezpena. Arratsaldean jarraituko du 'Endañeta' omentzeko kirol jaialdiak. 

Herri kirolen munduko garai bateko bizipenak galdu aurretik jasota geratzea garrantzizkotzat jo du aurkezpenean Oier Korta alkateak. Horrez gain, Endañeta-k herri kirolen munduan egindako ekarpena jasota geratuko dela uste du Kortak. 

Gertu izan arren, egunkaritatik ezagutu zuen Alvaro Bermejo idazleak Endañeta. Lehengo ohiturak galtzen ari direla, eta "lehentasunez" berreskuratu behar direla iruditzen zaio idazleari. "Guztia ahazten dugun garaiotan, gogoratzeak esfortzua dakar", azaldu du Bermejok. Horren harira, beharrezkotzat jo du memoria "presente eta bizi" mantentzea. Liburuaren idazte-prozesuan asko ikasi duela aitortu du, eta eskerrak eman dizkio Urretabizkaia argazkilariari, bere testuei irudi egokiak jartzeagatik. 

Endañeta-k "garai historiko bat markatu" zuela nabarmendu du Sarasolak. Erreferenteen beharra aipatu du aurkezleak, herri kirolek aurrera egin dezaten. Bere lekua "neurtuz eta markatuz", Endañeta "eredu" dela uste du. 

Erlazionatuak

Alvaro Bermejo: "Irakurleek Endañeta intimoa, gizatiarra, gertukoa eta familiarra ezagutuko dute liburuan"

Zumaia

Jose Manuel Agirre Endañeta harri-jasotzailearen mitoa eta legenda bizi-bizi dago oraindik. Bere garaiko harri-jasotzaileen artean...