Forondako pintura tailerreko lanen erakusketa zabaldu dute

Baleike 2019ko eka. 1a, 11:00

Ander Hormazurik ematen dituen pintura tailerreko lanen erakusketa zabaldu zuten atzo, Alondegiko Oxford aretoan. Ikasturtean zehar, ikasleek egindako lanek osatzen dute bilduma. 

Guztira, 25 ikasleren lanak bildu dituzte. Askotariko irudiak izango dira ikusgai datozen egunetan: erretratuak, paisaiak, irudi abstraktuak...

Ekainaren 11ra arte ikusi ahal izango da bilduma, egunero, 18:30etik 20:30era. Asteburutan eguerdian ere zabalduko dute, 12:00etatik 14:00etara.