San Jose kaleko igogailuaren egitura nagusia jarriko dute datorren astean

Baleike 2019ko eka. 1a, 12:30

Udalak jakinarazi duenez, astelehenean eta asteartean jarriko dute lanen egitura nagusia. 

Lanak egiteko garabi eta makinaria handia beharko dela ohartarazi dute. Hori dela eta, asteartean, hilak 4, 7:00etatik 20:00etara ezingo dira ibilgailuak auzoko sarreran eta San Jose kalean aparkatu. Trafikoa ere moztuko dutela jakinarazi dute Udaletik.