"LAM gaixotasunari ikusgarritasuna eman nahi diot"

Baleike 2019ko eka. 1a, 08:34

Koro Agirrezabalaga zumaiarrak LAM gaixotasunari ikusgarritasuna emateko bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan. Oihartzun handia izan dute bere hitzek.

Gaur, ekainak 1, LAM (Linfangioleiomiomatosis) gaixotasunaren nazioarteko eguna da. Horren harira, eta gaixotasunaren ikusgarritasunaren aldeko aldarria eginez, Koro Agirrezabalagak bideo bat eskegi zuen atzo bere sare sozialetan. Gaixotasun hori duen emakumeetako bat da, eta, besteak beste, horrek eragiten dizkion albo ondorioen berri ematen du bideoan. "Nire helburua gaixotasunaren berri ematea da; ikusgarritasuna ematea", azaldu du.

Lehen esan moduan, atzo jarri zuen sare sozialetan bideoa, eta harrituta gelditu da izan duen oihartzunarekin. "Jende askok partekatu du eta oso eskertuta nago", adierazi du.