Sanpedroetako danborradako entseguak hasiko dira astelehenean

Baleike 2019ko mai. 31a, 16:00

Entseguak Komentuan egingo dira astelehen, asteazken eta ostegunetan 20:00etatik 21:00etara.

San Pedro jaiak ate joka ditugu, eta datorren astelehenean, ekainaren 3an, danborradako entseguak hasiko dira Komentuan. Sanpedroetako danborradaren batzordetik jakinarazi dutenez, hauek izango dira entsegu egunak: 

  • Ekainak 3 (astelehena)
  • Ekainak 5 (asteazkena)
  • Ekainak 6 (osteguna)
  • Ekainak 10 (astelehena)
  • Ekainak 12 (asteazkena)
  • Ekainak 13 (osteguna)
  • Ekainak 17 (astelehena)
  • Ekainak 19 (asteazkena)
  • Ekainak 20 (osteguna)

Entseguak Komentuan egingo dira 20:00etatik 21:00etara. Batzordeak, gainera, herritarrei parte hartzeko gonbidapena egin die.