Maiatzaren 31ean Zumaiako Herri Eskolako guraso, ikasle eta irakasleek urteroko eta kurtso bukaerako FESTA antolatuko dute Sagarbide eraikuntzako patioan.
Arratsaldeko 4:30ean izango da festaren hasiera eta, besteak beste, tailer ezberdinak, jolasak, kirolak, emanaldiak, erakusketak, apar festa eta zozketa izango dira. Egunarekin amaitzeko txokolatada eta disko festa ere izango dira.
Zumaiako Herri Eskolak Zumaiako herri guztiari ekintzaz parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dio.