XI. Flysch Traila

Eskalada topaketa eta orientazio ibilbidea izango dira ekainaren 22an

Baleike 2019ko mai. 30a, 15:55

Flysch Trail mendi lasterketaren asteburuko egitarauaren barruan antolatu dituzte jarduerak. 

Haur eta gazteen artean mendizaletasuna bultzatzeko asmoz, eskalada topaketa eta orientazio ibilbidea izango dira Zumaian ekainaren 22an.

Eskala topaketen kasuan, 5 eta 16 urte bitarteko haurrek doan parte hartu ahal izango dute. Izena emateko Gipuzkoako Mendi Federazioaren webgunera jo behar da. Beheko Plazan izango da, 16:00etan hasita.

Orientazio ibilbidea, aldiz, kiroldegitik abiatuko da ordu berean. 5, 4 edo 2 kilometroko hiru ibilbideren artean aukeratu ahal izango da, eta Zumaiako hiri eremuan zehar osatu beharko dute ibilbidea parte hartzaileek. Gipuzkoako Orientazio Taldearen webgunean eman daiteke izena.