'De la India a París en un armario de Ikea' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko mai. 30a, 14:22

Romain Puertolasen eleberrian oinarritutako filma aste honetan helduko da Zumaiara. Ohiko ordutegian ikusi ahal izango da, bihartik astelehenera bitartean.

Zuzendaria: Ken Scott. Aktoreak: Dhanush, Bérénice Bejo, Erin MoriartyIraupena: 92 minutu. Generoa: Komedia, drama. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2018. 

Mumbaien bizi den gazte iruzurgilea da Aja. Haren amaren heriotzaren ondoren, ezagutzeko aukerarik izan ez zuen aitaren pausoak jarraituko ditu, eta Parisera helduko da. Aberastasuna zer den eta bizitzan zer nahi duen argituko du bertan. 

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.