Gerraurreko Zumaiari buruzko liburua argitaratu du Baleike Kultur Elkarteak

Baleike 2019ko mai. 30a, 09:27

Bigarren Errepublika Zumaia nolakoa zen agertzen duen liburua argitaratu du Baleike Kultur Elkarteak, eta gaur bertan izango da aurkezpena San Telmo ermitan, 18:30ean. 

Liburu bikoitza da; alde batetik idazle frantses  baten eleberria daukalako, 1936koa, eta bestetik Xabier Azkuek garai hari buruz osatu duen kronika, argazki, bertso, prentsa zati eta lekukotzez hornitutakoa. Aurkezpenean parte hartuko dute, kronikagileaz gain, eleberria euskaratu duen itzultzaileak, Maia Ossa Rissanenek, eta Jon Maia bertsolariak.