Gizonezko baten gorpua agertu da Itzurunen

15:45 aldera agertu da gorpua, Itzurun eta San Telmo bereizten dituen brankadaren parean. 

Gizonezko baten gorpua agertu da gaur, asteazkena, Itzurun eta San telmo bereizten dituen brankadaren parean. Hondartzan dauden lagunek ikusi dute gorpua marea jaisten hasi denean.

Identifikazio agiri bat aurkitu dute hondartzan, eta hildakoarena izan daitekeen egiaztatzen ari da Ertzaintza uneotan. Kaleko arropaz jantzita dago, eta 50 urte inguru ditu.