Gaur da Forondako zeramika tailerreko erakusketa bisitatzeko azken eguna

Baleike 2019ko mai. 29a, 13:43

Tailerrean parte hartu duten ikasleen lanek osatu dute erakusketa. Gaur 18:30etik 20:30ak bitarte ikusi ahal izango da bilduma azkenekoz.

Txiki Keixetaren eskutik, zeramika tailerrean trebatzeko aukera izan dute zumaiarrek ikasturte honetan zehar, Forondan. Ikasleen lanek hartu zuten duela bi aste Alondegiko Oxford aretoa, eta gaur ikusi ahal izango da bilduma azkenekoz, ohiko ordutegian (18:30etik 20:30era).

Ostiralean zabalduko dute hurrengo erakusketa. Forondako pintura tailerreko ikasleen lanak jarriko dituzte, ekainaren 11ra arte.