Zuloagaren omenez egindako atzera begirako erakusketa antolatu du Bilboko Arte Ederren Museoak

Baleike 2019ko mai. 29a, 10:54
Argazkia: Zuloagak 1896an margotu zuen 'Mujer de Alcala de Guadaira' obra.

Zuloaga 1870–1945 erakusketa horretan 95 obra biltzen dira 15 esparrutan egituratuta. Urriaren 20a arte egongo da ikusgai museoko 32. aretoan.

Bilboko Arte Ederren Museoak, BBKren babesarekin, Zuloaga 1870–1945 erakusketa zabalduko du gaur; Zuloagaren omenez egindako atzera begirako lehenengo erakusketa handia izango da.

Erakusketa horretan 95 obra biltzen dira 15 esparrutan egituratuta. Bilduma hiru aldi biografiko handitan banatuta dago, eta erakusketari hasiera emateko, Zuloagak 1890eko hamarkadan Parisen margotutako gaztaroko obra multzo oparo eta ia ezezaguna ikus daiteke.

Atzera begirako erakusketa honen oinarrian bi komisario hauek daude: Javier Novo González museoko Bilduma Saileko burua, eta Mikel Lertxundi Galiana arte historialaria, ikertzailea eta arte-komisario independentea.