'Elbira Zipitriaren Ibilbidea' proiektuaren berri eman du Ahotsak.eus atariak

Duela 113 urte gaurko egunez, 1906an, jaio zen Elbira Zipitria euskalzalea Zumaian. Donostian hil zen, bertan ibili baitzen andereño lanetan. Gerraurrean hasi zen euskaraz irakasten, Muñoaren ikastetxean, eta gerraostean ikastola klandestinoa ipini zuen etxean, Fermin Calbeton kalean. 

Oso andereño ezaguna izan zen, aitzindaria. Metodologia xume baina berritzailea zerabilen Zipitriak, eta andereño mordoa prestatu zituen: ikastola klandestinoen sarea antolatu zuen. Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak oinarri hartuta, Badihardugu elkartean hainbat lanketa ari dira egiten Zipitriaren jarduna ezagutarazteko, eta horien artean Elbira Zipitriaren Ibilbidea proiektua dago.

Ahotsak.eus atarian eman dute honen berri. Hemen irakurri daiteke.