Eman dugu udal hauteskundeetako porraren oparia

Baleike 2019ko mai. 27a, 17:41

Porra bat egin dugu webgunean udal hauteskunde hauen atarian. Alderdiek zenbat zinegotzi aterako zituzten galdetu genuen, eta asmatu duten guztien artean Beheko Plaza jatetxeak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatu dugu. 

Bederatzi lagunek asmatu dute kopurua, eta, zozketa egin ondoren, irabazlea Arritxu Gonzalez Elosua izan da. EH Bilduk bederatzi zinegotzi, EAJ-PNVk zazpi eta PSE-EEk zinegotzi bat aterako zituztela asmatu du. Gaur arratsaldean bertan eman dugu oparia. Zorionak! Eta eskerrik asko guztioi porra honetan parte hartzeagatik.