Iñaki Ostolaza: "Gehiengo osoa izanda ere, adostasunak lortu nahi ditugu"

Baleike 2019ko mai. 26a, 23:56

Ospakizun giroan murgilduta egin ditu Iñaki Ostolazak garaipenaren ondorengo lehen adierazpenak. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi izan dizkie botoa eman dieten zumaiarrei, eta baita ere aurreko legealdian zinegotzi lanetan aritu diren EH Bilduko kideei, "adostasunaren bidean" egindako urratsengatik. Aurrera begira, adostasunak lantzen ahaleginduko direla aurreratu du. "2.627 boto, boto asko dira, asko pozten gara, baina ardurarekin hartzen dugu eta herriaren alde egingo dugu lan". Bideoan dauzkazue bere lehen adierazpenak.