Boxeo gau zirraragarria, atzo, Lubakin

Baleike 2019ko mai. 26a, 11:13

Boxeo gau galanta hartu zuen atzo Lubaki kiroldegiak. Sei borrokaldiz osatutako jaialdia izan zen, eta bertan herriko klubeko hiru boxeolarik hartu zuten parte. Ikusle kopuru handia hurreratu zen Lubakira jaialdia ikustera. 

Jaialdiko antolatzaile, Zumaia Cuban Boxing klubeko buru Ruben Arredondok pozik egoteko arrazoiak izango ditu. Aspaldiko ikusle kopuru handiena hurreratu zen atzo borrokaldiak ikustera. Bestalde, bere klubeko hiru mutil igo ziren ringera, eta hauetatik bik irabazle suertatu ziren. 

83 kilotan, Imanol Odriozolak Ordiziako klubeko Iñaki Arrua menderatu zuen, eta 64 kilotan Mady Diamek bere borrokaldia irabazi zuen Araba klubeko Andres Urdanetaren aurka. 74 kilotan, Aner Oiangurenek ezin izan zuen Araba klubeko Adan Jabiriren aurka. 

Arnaitz Rubio Apreak jaso du bere kamerarekin atzo Lubakin bizitakoa.