Pirinioetara joango da Indamendi sanpedro hauetan

Baleike 2019ko mai. 25a, 16:24

Aurtengo San Pedro jaiak asteburuan ospatuko dira. Jai hauekin batera mendi irteerak egiten ditu Indamendi mendi elkarteak. Aurten egun gutxi izango dituzte, baina ez dute aukera galdu nahi. 

Pirinioetara joango dira aurten herriko mendizaleak, sanpedroetako asteburuan. Linzako aterpetxean hartuko dute ostatua, eta Acherito (2.374 metro) eta Txamantxoia (1.938 metro) mendiak igotzeko irteerak egingo dituzte. 

Ekainaren 28an aterako da autobusa Zumaiatik. Norberak eramandako afariarekin igaroko dute gaua aterpetxean. San Pedro egunean, Acheritorantz joko dute (mantenu erdia barne). Igandean, Txamatxoiara ibilaldi eder bat egin ondoren, talde bazkariarekin amaitutzat emango dute asteburua.

150 euro sartuko dituzte bazkideek, eta 175 bazkide ez direnek. Horren barruan sartzeko dira autobuseko bidaiak, bi gau aterpetxean, larunbateko mantenu erdia eta itzulerako bazkaria. Izena emateko epea ekainaren 17a arte izango da zabalik. Bidaian parte hartzeko nahitaezkoa da aseguratuta egotea (federatuta edo seguru partikularrarekin).

Ordainketa Laboral Kutxako ES27 3035 0037 44 0370007083  kontuan egin behar da. Diru sarrera egiterakoan mendizalearen izena jarri beharko da. Agiria goiko estankoan utzi daiteke, edo, bestela, indamendi1@gmail.com helbidera bidali.