Saharako emakumeen egoera azaltzen duen dokumentala aurkeztu du Darahlik

Baleike 2019ko mai. 25a, 10:17

Darahi elkarteko gazte talde batek elkarlanean egindako Amïra. Mendebaldeko Saharako emakumeen istorioa dokumentala aurkeztu zuten atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. 

Memoria historikoaren lanketa bat egin nahi izan dute Darahliko lagunek, baina, kasu honetan, emakumeetan zentratuta. Aste Santuan izan ziren elkarteko lagun batzuk Tindufeko kanpalekuetan, eta elkarrizketa batzuk egin zizkieten bertan dauden emakumeei, bai edadetuei, eta baita gazteei ere. Han lortutako bideoekin eta irudiekin osatu dute ordu erdi inguruko dokumental hau. 

1970eko hamarkadan beraien herrialdetik kanporatuak izan ziren emakumeen testigantzak jaso dituzte. Kontraste moduan, gazteen hitzak ere jaso dituzte. Hauek, gaur egun, kanpalekuetan bizi duten egoera kontatzen dute.