Banatu dituzte 'Espeleologoa naiz' marrazki lehiaketako sariak

Europako 9. Geoparkeen Astearekin baitan, Espeleologoa naiz marrazki lehiaketako sari banaketa egin du gaur Geoparkeak. Guztira, lau irabazle izan dira.

Geoparkeko langilea den Nerea Gazteluk egin du Espeleologoa naiz marrazki lehiaketako sari banaketa gaur arratsaldean Oxforden. Sariketa horretan, Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru herrietako gaztetxoek hartu dute parte. Gazteluk jakitera eman duenez, 760 marrazki baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara.

Sariak lau mailatan banatu dira: LH 1. eta 2. maila, LH 3. eta 4. maila, LH 5. eta 6. maila eta, azkenik, sari nagusia.

Hauek izan dira, mailaz maila, sarituak:

  • LH 1. eta 2. maila: Lola Bayo (Zumaia)
  • LH 3. eta 4. maila: Eneko Lopez (Mutriku)
  • LH 5. eta 6. maila: Anuk Romanelli (Oikia)
  • Sari nagusia: Marina Azeña (Deba)

Lau sarituek bisera eta buruko linterna bana jaso dituzte. Sari nagusia eraman duen Marina Azeñak, gainera, familiarekin joateko Pozalagua kobazulorako bisita eta gau bateko egonaldia irabazi ditu.