'Gracias a dios' pelikula emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko mai. 24a, 12:23

Frantziako Eliza katolikoan izandako sexu erasoen inguruko pelikula emango dute asteburu honetan Aita Mari zinean. Gracias a dios du izena eta François Ozon zuzendariaren azken lana da. 

Zuzendaria: François Ozon. Aktoreak: melvil Poupaud, Denis Menochet, Swann Arlaud, Eric Caravaca. Iraupena: 137 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea:Belgika-Frantzia. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'Gràce à Dieu'.

Alexandre Lyonen bizi da (Frantzia), emaztearekin eta haurrekin. Egun batean, jakingo du txikitan gehiegikeriak egin zizkion apaiza oraindik haurren inguruan dabilela. Beste bi biktimarekin elkartuko da, gertatutakoa jendaurrean salatzeko. Ondorioek denei eragingo diete.

Ordutegia: ostiralean 22:00etan, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.