Aholkusex zerbitzua egongo da gaur Brankan

Baleike 2019ko mai. 23a, 15:38
Lidia Hernandez eta Yoana Azpitarte dira zerbitzuko arduradunak.

Doako sexu aholkularitza zerbitzua izango da gaur 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Aholkusex sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko da gaur Brankako bulegoan 18:00etatik 20:00etara. Zerbitzu hori hileko laugarren ostegunetan eskaintzen da eta, bertan, zumaiarrek sexu eta bikote aholkularitzaren inguruan banakako arreta jaso ahal izango dute.

Zerbitzu horren bitartez gai desberdinak jorratzen dira:  identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea edota zeloak, baita zailtasun sexualarekin edo nerabeen heziketarekin zerikusia duten gaiak ere. Horietaz haratago, herritarrek azaldutako beste edozein galderen inguruan ere aholkua eskainiko da. 

Halaber, aurrez aurreko arretaz gain,  nahi duenak 605 748 579 (Yoana) telefonora deitu ahal izango du kezken inguruko argibideak jasotzeko.