'Cafarnaúm' pelikula libanoarra emango du Ostarrenak gaur zine forumean

Baleike 2019ko mai. 23a, 08:28

Nadine Labaki (Caramel) zuzendari libanoarraren azken lana, Cafarnáum, emango du Ostarrenak gaur zine forum saioan. Emanaldia 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean. 

Siriako gerraren testuinguruan kokatzen da lan gordin hau, eta bere gurasoak epaitegira eramango dituen haur bat da protagonista. Labakiren lan honek Epaimahaiaren Saria irabazi zuen 2018ko Canneseko zine jaialdian.