Mugikorrarekin naturari argazkiak ateratzeko tailerra egingo da larunbatean

Baleike 2019ko mai. 22a, 13:58

Geoparkeen 9. astearen inguruan antolatutako egitarauaren baitan, larunbat honetan argazkigintza tailerra egingo da Zumaian. Mugikorrarekin naturari argazkiak ateratzeko xehetasunak emango dira bertan. 

Telefono mugikorren bidez paisaia, landare, egunsenti eta abarri argazkiak ateratzea gustuko dutenei zuzendutako tailerra da hau. Atera argazkiak naturari zure mugikorrarekin du izena ekintzak, eta irakasleak Soraya Lopez eta Sonia Alvarez argazkilariak izango dira. 

Egun osoko saioa izango da. Goizeko 9:00etatik 13:30era bitartean saio teorikoa izango da,  eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara goizez ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango da. 

Tailerra Alondegia kultur etxean emango da  eta izen-ematea doakoa da. Interesa dutenek ingurumena@geoparkea.com helbidera idatziz eman behar dute aurrez izena.