Zabalik dago 7ko futbolean eta areto futbolean izena emateko epea

Baleike 2019ko mai. 20a, 15:39

7ko futbol  txapelketan izena emateko azken eguna datorren asteazkena izango da. Areto futbolaren kasuan, berriz, ekainaren 5ean itxiko da epea. Izen ematea kiroldegian egingo da bi kasuetan.

Ekainetik aurrera jarriko dira martxan uda sasoian ohikoa diren 7ko futbola eta areto futbola. Beste behin ere Zumaiako Udalak antolatu ditu bi txapelketa horiek. Jarraian duzue txapelketa bakoitzean izen emateko beharrezko informazio guztia:

  • 7ko futbol txapelketa: Aurtengoa XIX. edizioa izango da eta interesdunek maiatzaren 29a arte izango dute kiroldegian izena emateko aukera. Horretarako, izen emate orria betetzeaz gain, ezinbestekoa izango da taldekide guztien NAN fotokopia eta ordainketaren ziurtagiria (100 euro) aurkeztea. Txapelketa hasi aurretik, araudia eta gainerako xehetasunak azaltzeko informazio bilera egingo da maitzaren 30ean, ostegunean, kiroldegian, 19:00etan. Txapelketa, berriz, ekainaren 3tik uztailaren 24a bitartean jokatuko da Aita Marin. Talde bakoitzak ondorengo kontu zenbakian egin beharko du ordainketa: ES33 2095 5174 98 1064265134.
  • Areto futbola: XXIX. areto futbol txapelketa egingo da aurten eta ekainaren 5a izango da izen emateko azken eguna. Informazio bilera, aldiz, ekainaren 6an egingo da kiroldegian, 19:00etan. 7ko futboleko kasuan bezala, izen emate orria bete eta aurkezteaz gain, taldeko jokalari guztien NAN fotokopia eta ordainketaren ziurtagiria (100 euro) aurkeztu beharko dira. Txapelketa ekainaren 10etik uztailaren 24a bitartean jokatuko da kiroldegian. Ordainketa kontu zenbaki honetan egin beharko da: ES33 2095 5174 98 1064265134.