Testu liburuekin alokairuzko liburu poltsa egitea proposatu du Telmo Deun guraso elkarteak

Zumaiako Herri Eskolako Telmo Deun guraso elkarteak Liburu poltsa izeneko proiektua martxan jarriko du DBH 3 eta 4 mailetako testu liburuekin. 

Guraso elkartetik adierazi dutenez, Liburu solidario programaren laguntzarekin, orain arte DBH 1eta DBH 2 mailetako liburuak lortzeko aukera izan da, "baina DBH 3 eta DBH 4 mailetan ikasle bakoitzak lortu behar ditu liburuak bere kabuz". 

Liburu poltsa proiektu honen helburua 3 eta 4 mailetako testu liburuekin alokairuzko liburu poltsa bat sortzea da. "Parte hartu nahi duten familiei liburu hauen erabilera eskainiko zaie kuota baten truke". Telmo Deun guraso elkarteko kideek ez dute baztertzen ondorengo urteetan ekintza hau batxilergora zabaltzea.