Forondako zeramika tailerreko lanak ikusgai daude Oxforden

Baleike 2019ko mai. 20a, 12:25

Txiki Keixetak Forondan ematen duen zeramika tailerreko lanen erakusketa zabaldu zuten pasa den asteazkenean Alondegiko Oxford aretoan. Kurtsoan zehar tailerrean parte hartu duten lagunek egindako lanak erakusten dira bertan. 

Erakusketa hau maiatzaren 29ra arte izango da zabalik, egunero, 18:30-20:30 ordutegian. Asteburuetan ere zabalik izango da eguerditan, 12:00-14:00 ordutegian.