PORRA: Zenbat zinegotzi aterako ditu alderdi bakoitzak?

Baleike 2019ko mai. 20a, 12:00

Hainbeste programa, adierazpen, elkarrizketa eta mahai-ingururen artean jolaserako tarte txiki bat hartzea ere ez zaigu gaizki etorriko. Ea zer moduzko begia daukazuen politika kontuetarako: zenbat zinegotzi aterako ditu hautagaitza bakoitzak? Asmatzen duzuenon artean, Beheko Plaza jatetxeak eskainitako lau lagunentzako bazkaria zozkatuko dugu. Ostegun eguerdira arte daukazue zuen kiniela osatzeko.