Indamendi eguna ospatu dute herriko mendizaleek

Baleike 2019ko mai. 19a, 19:05

Mendizale ugari batu da Indamendi elkartearen eguna ospatzera. Goizean goiz abiatu dira Indamendira, eta 11 kilometrotako ibilbidea osatu ondoren, Elkano auzoan geldialdia egin dute. Salda beroa eta mokadutxoekin indarrak berreskuratu ondoren ekin diote itzulerako bideari.