Ikurrin dantza, Beti Gazte dantza taldearen egunean

Baleike 2019ko mai. 19a, 13:23
Belaunaldi ezberdinetako dantzari ohiak elkartu ziren atzo, eta jai giroan herriko kaleetan zehar trikipoteoa egin ondoren, Ikurrin dantza egin zuten Torreberriko aterpean. Beheko Plaza jatetxean lagunarteko bazkaria egin zuten jarraian.