Bidasoak Asobal ligako bigarren postua ziurtatu du, Logroñoren aurka irabazi ondoren

Baleike 2019ko mai. 19a, 12:38

Kauldi Odriozolak lau gol sartu zituen Logroñoren aurkako neurketan. Duela hiru urte igo zen Bidasoa Asobal ligara, eta ordutik lortu duen sailkapen onena da.

Asobal liga amaitzeko partida baten faltan, bigarren postua ziurtatuta utzi du Bidasoak. Logroñoren aurkako neurketan 26 - 28 irabazi zuen atzo. 

Bertan izan zen Kauldi Odriozola zumairra, eta lau gol sartu zituen, horietako bat penaltiz. Duela hiru urte igo zen taldea Asobal ligara, eta ordutik lortu duten sailkapen onena da.