Beti Gazte dantza taldearen eguna ospatzen ari dira dantzari ohiak

Baleike 2019ko mai. 18a, 17:34

Trikipoteoa egin ondoren, Beheko Plaza jatetxean lagunarteko bazkaria egin dute Beti Gazte dantza taldeko dantzari ohiek. Guztira, 60 lagunetik gora batu dira jai girora.

Hiru hamarkada luzeko ibilbidea izan zuen Beti Gazte dantza taldeak; hain zuzen ere, 1966an hasi eta 1999. urterainokoa. Belaunaldi ezberdinetako dantzari ohiak elkartu dira gaur, eta jai giroan herriko kaleetan zehar trikipoteoa egin ondoren, Beheko Plaza jatetxean lagunarteko bazkaria egin dute.