Joxe Mari Korta memoriala txirrindularitza lasterketa jokatu da gaur goizean

Baleike 2019ko mai. 18a, 17:00

Junior mailako parte hartzaileek 91 ibilbidea osatu ondoren, Zumaian eman diote amaiera lasterketari. 

Joxe Mari Korta memoriala - Zumaiako XLI. saria txirrindularitza lasterketa jokatu da gaur. Goizeko 10:00etan abiatu dute lasterketa junior mailako 56 txirrindularik, eta 91 kilometroko ibilbidea osatu ondoren 37 iritsi dira helmugara. Lizarte Ermitagaña klubeko Jon Gil izan da bizkorrena, eta haren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Haritz Chico eta Ibai Rodrigez. 

Zumaiarren artean Antton Tolosa izan da helmugara iristen lehena, eta hamalaugarren postuan sailkatzea lortu du. Ibilbidea osatzen hemeretzigarrena izan da Zumaiako Txirrindularitza Elkarteko Mikel Manzisidor.