Zumaiak ez du ordezkaritzarik izango Gipuzkoako trainerilla txapelketako finalean

Baleike 2019ko mai. 18a, 14:01

Goizean jokatu da Hondarribian sailkatze estropada. Seigarren egin dute Telmo Deun arraun elkarteko bi ontziek.

Hondarribiako uretan jokatu da Gipuzkoako trainerilla txapelketako sailkatze estropada. Goizeko 11:00etan hasita, erlojuaren aurka binaka irten dira  trainerillak. Bertan izan dira Telmo Deun arraun elkarteko bi ontzi; gizonezkoena bata, eta emakumezkoena bestea. 

Seigarren postuan sailkatu dira biak: emakumezkoen ontzia Hondarribiakoaren atzetik, 16 minutu eta 39 segundoko denbora eginda; eta gizonezkoena San Juanen atzetik, 14 minutu eta 42 segundoan proba osatuta. Beraz, Zumaiak ez du ordezkaritzarik izango bihar jokatuko den finalean.