Gipuzkoako trainerilla txapelketa jokatuko da asteburuan Hondarribian

Baleike 2019ko mai. 17a, 15:45

Zumaiako Arraun Elkartetik bi ontzi izango dira lehian: emakumezkoen eta gizonezkoen bana.

Gipuzkoako Arraun Federazioak antolatuta, asteburu honetan Gipuzkoako trainerilla txapelketa izango da Hondarribiako uretan. Larunbatean, sailkapen estropada jokatuko da (ligako azkena ere izango dena), eta erlojuaren aurka binaka irtengo dira trainerillak. Goizeko 11:00etan hasiko da lehia eta Zumaiatik bi ontzi joango dira.

Igandean, berriz, txapelketako finalak jokatuko dira lauko tandatan, 11:30etatik aurrera.