Boxeo jaialdirako sarrerak salgai daude Lubakin

Baleike 2019ko mai. 16a, 11:34

Maiatzaren 25an, 20:00etan hasita, boxeo jaialdia egingo da Lubaki kiroldegian. Sei borrokaldi egingo dira eta sarrerak salgai daude jada Lubaki bertan.

Sei izango dira iluntze horretan jokatuko diren borrokaldiak:

  • 74 kilotan, Aner Oianguren (Zumaia Cuban Boxing) vs. Adan Jabiri (Club Araba).
  • 59 kilotan, Oier Prieto (Club Anoeta) vs. Yoel Correa (Club Logroño).
  • 64 kilotan, Zubi (Club Anoeta) vs. Ruben Tai (Club Logroño).
  • 64 kilotan, Mady Diame (Zumaia Cuban Boxing) vs. Andres Urdaneta (Club Araba).
  • 83 kilotan, Imanol Odriozola (Zumaia Cuban Boxing) vs. Iñaki Arrua (Club Ordizia).
  • 69 kilotan, Ramon Gonzalez (MT Boxing) vs. Rodrigo Coimbra (Club Logroño).

Sarrerak aurrez salgai daude Lubaki kiroldegian. Prezioa 10 euro izango da pistako aulkirako, eta 8 euro harmailarako.