BIDEOA: Gipuzkoako hautagaiekin mahai-ingurua

Gipuzkoako ahaldungai, Markel Olanok (EAJ), Juan Karlos Izagirrek (EH Bildu), Denis Itxasok (PSE-EE) eta Maria Valientek (Elkarrekin Podemos), ekonomia, pentsioak, bide eta ingurumen azpiegiturak eta abar, izan dituzte hizpide mahai-inguruan.

Maiatzaren 26an egingo dituzte udal eta foru hauteskundeak, eta, horren harira, Gipuzkoako lau alderdi nagusietako ahaldungai nagusiak mahai-inguru batean batu dituzte Infosarek eta Goienak elkarlanean, Miramongo Parke Teknologikoan. Bideo honetan daukazue mahai-ingurua osorik.