Udal hauteskundetako mahaingurua egingo da bihar arratsaldean Oxforden

Baleike 2019ko mai. 15a, 12:12

Udal hauteskundetako mahaingurua antolatu dute Baleikek, Urola Kostako Hitzak eta Erlo telebistak. Mahaingurua bihar egingo da, 19:00etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan. Streaming bidez ere ikusteko aukera izango da baleike.eus webgunean. 

Hauteskunde hauetara aurkezten diren lau alkategaietatik bi izango dira mahainguruan: Oier Korta (EAJ-PNV) eta Iñaki Ostolaza (EH Bildu). Beste alkategaiak ere gonbidatu ditugu, baina arrazoi desberdinak direla medio uko egingo diote gonbidapenari. 

Mahaingurua 19:00etan hasiko da eta Onintza Lete kazetariak moderatuko du. Lehen ordubete inguruan gai zehatz batzuen inguruan hitz egingo eta debatituko dute. Ondoren, aukera emango zaie bertaratutakoei alkategaiei galderak luzatzeko. 

Hauteskundeekin lotuta, datorren astean elkarrizketa digitalak egingo ditugu alkategaiekin. Horretarako, galderak bidaltzeko aukera jarriko dugu.