2019/05/22 19:00etan

Emanaldia

El día en que murió el Mesozoico

El día en que murió el Mesozoico
Aita Mari aretoa, Zumaia

Geoparkeen Europako Astearen baitan, asteazkenean, hilak 22, GeoTalks: Zumaia eta dinosauroen desagerpenaren gakoa. Historiaren atzean dagoen istorioa ekimena egingo du Geoparkeak. Zientzia eta zinema lotuko ditu ekimenak, eta El día que murió el mesozoico film laburraren emanaldia eta zientzialarien arteko solasaldia egingo da Aita Mari aretoan, 19:00etatik aurrera (gaztelaniaz). 

Jose Antonio Arz, Zaragozako Unibertsitateko paleontologoa eta K/T mugan aditua, eta Estibaliz Apellaniz, EHUko paleontologoa eta Zumaiako flyscharen ikerketan aitzindaria, izango dira solasaldiko bi zientzialariak. Gidari lanetan Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoa izango da.