Zeramika tailerreko erakusketa zabalduko da bihar Oxforden

Baleike 2019ko mai. 14a, 10:37
Iazko erakusketaren irekierako argazkia.

Keixetak Forondan ematen duen zeramika tailerreko ikasleen lanekin osatutako erakusketa izango da, eta hilaren 29a arte egongo da ikusgai.

Bihar zabalduko ditu ateak Forondako zeramika tailerreko 2018/2019 ikasturteko ikasleen lanekin osatutako erakusketak Oxforden. Egunero zabalik izango da 18:30etatik 20:30era, eta asteburuetan, berriz, eguerditan ere irekiko ditu ateak, 12:00etatik 14:00etara.