Marianton parkeko aurreproiektuaren inguruan ekarpenak egiteko aukera dute herritarrek

Zumaiako Udalak udal webgunean zintzilikatu du Marianton parkerako aurreproiektua. Ekarpenak egin nahi duten herritarrek ondoko helbide hau erabili dezakete: ekarpenak@zumaia.eus.

Zumaiako Udalak jaso du dagoeneko Alai auzategian dagoen Marianton parkerako Kimu bat paisaiak lorezaintza enpresak prestatutako aurreproiektua, eta herritarren ekarpenak, ideiak eta abar jasotzeko helburuarekin, udal webean eskegi du. Edonork ekarpenak egin nahi baditu ondoko helbide elektronikoa du eskura: ekarpenak@zumaia.eus.

Aurreproiektua ikusteko aukera hemen.