ZOZKETA. 'Erlauntza' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2019ko mai. 13a, 10:35

Erlauntza antzezlana ekarriko du Vaiven konpainiak ostiralean Zumaiara. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta Udal kultura sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak bihar goizean aterako ditugu.

Zozketan parte hartzeko hemen egin behar da klik.

Sinopsia

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…

Asteburu “eroa”  izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat.  Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

Aktoreak Sara Cozar, Getari Etxegarai, Vito Rogado, Aitziber Garmendia, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo dira.

Erlazionatuak